Guri buruz
1361az geroztik, Hondarribiko Kofradiako ontziek eskuz egiten dute arrantza, produktu paregabeak eskaintzeko.
Lata bakoitzean, itsas historia bat, tradizioa eta iraunkortasuna
San Pedroko Marinelen Kofradia 1361. urtekoa da. Lehen ere arrantza-jarduera handia zegoen, baina urte horretan eman zitzaion erakundeari garai hartako agintarien aintzatespena.
Harrezkero, hainbat arrain-lonjatan egin dira salmentak. 1997an, orain arte Kofradiaren behin betiko egoitza izan dena inauguratu zen.
Kofradiak lan egiten du arrantzaleak beraien lan gogorretarako ahalik eta hoberen prestatuta egon dadin, kolektibo horren interesak eta beharrak elkartuz.
Kofradiaren instalazioetan, arraina deskargatzeko eta enkantean jartzeko lanak, izotz-hornidura, gasolioa eta portuko gainerako zerbitzuak egiten dira.
